
157. zk., 2020ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3242
EBAZPENA, 2020ko uztailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Enpresen Antolakuntza Sailaren arautegiaren aldaketa onartzeko dena.
Enpresen Antolakuntza sailaren arautegia 2012ko irailaren 27ko EHAAn argitaratu zen.
Aldaketa unibertsitateko Enpresen Antolakuntza saileko kontseiluak onetsi zuen 2020ko otsailaren 7ko bileran eta txosten juridikoa eta Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzaren txostena, biak aldeko, zituelarik.
Sailen Oinarrizko Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiak onartuko du, eskumenak eskuordetuta, Enpresen Antolakuntza Sailaren Arautegiaren aldaketa, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.
Horregatik guztiagatik, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Enpresen Antolakuntza Sailaren arautegia onartzea, eranskinean zehazten den bezala.
Bigarrena.– Agindua ematea arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.– Enpresen Antolakuntza Sailaren arautegia indarrean sartuko da argitaratu eta hurrengo egunean.
Leioa, 2020ko uztailaren 24a.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
ERANSKINA
ENPRESEN ANTOLAKUNTZA SAILAREN ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
UPV/EHUko Enpresen Antolakuntza Sailak Bilboko Ingeniaritza Eskolan du egoitza administratiboa.
2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.1 artikuluaren zehaztapena.
Enpresen Antolakuntza Sailak atal hauek ditu:
a) Egoitzako sail atala, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
b) Gipuzkoako Campuseko sail atala, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Europa plaza 1, 20018 Donostia).
c) Arabako Campuseko sail atala, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (Nieves Cano kalea 12, Vitoria-Gasteiz).
3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10 artikuluaren zehaztapena.
1.– 10.1 artikuluaren zehaztapena. Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkari akademikoa, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat, sailak ematen dituen zikloetako ikasleen ordezkari bana, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
2.– 10.5 artikuluaren zehaztapena. Masterreko ikasleen ordezkariak saileko zuzendariak deituta urtean behin, abenduan, egingo den bileran aukeratuko dira. Bilera horretara sailak eskolak ematen dituen masterretan matrikulatutako ikasle guztiei deituko zaie.
4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluen zehaztapena.
Enpresen Antolakuntza Sailak batzorde iraunkor bat izango du, Sailen Esparru Arautegiko 13. eta 14. artikuluetan zehaztutako osaera eta eginkizunak izango dituena.
5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.
Botoa eskuordetu ahal izango da, Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluan zehaztutako moduan.
6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Kide anitzeko organoetan hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, aste bateko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.
7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Kide anitzeko organoaren bilerarako deia behin eginda, edozein kide hautetsik eskari arrazoitua aurkeztu ahal izango dio saileko idazkari akademikoari, posta elektronikoaren bidez eta 48 orduko epearen barruan, bere ordezkoa joateko bilerara.
RSS