Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2020ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3203

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2020. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan Kultura arloko ikuslegoa garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordekideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2020. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan Kultura arloko ikuslegoa garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 14ko Agindua.

Kontuan izanda aipaturiko Agindu horren 11. artikuluak aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzordea eratuko dela eta 12. artikuluak batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela adierazten duela,

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Fernando Bayón Martin jauna, Enara Garcia Garcia andrea, Xabier Fidel Paya Ruiz jauna eta María Carmen Agüero Montoya andrea (aditu-profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala