154. zk., 2020ko abuztuaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3190
EDIKTUA, kostuen tasazioari buruz bideratutako 7/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: kostuen tasazioa, 7/2020.
Demandatzailearen prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.
Gaia: kostuen tasazioa.
Judizio horretan epaia eman da 2020-07-02an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Maria Dolores Caballero Alonso andrearen eta Juan Caballero Alonso jaunaren jaraunspen jasogabearen gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Tolosa, 2020ko uztailaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.