
154. zk., 2020ko abuztuaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3186
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 656/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 656/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Enrique Alfonso Masip.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Rosanna Mariela Fernandezi ediktu bidez jakinaraztea 2020-01-30ean prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: epaia jakinaraztea.
Bilbao, 2020ko ekainaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS