Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2020ko abuztuaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3185

EDIKTUA, 130/2019 prozedura arruntaren apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Arabako Probintzia Auzitegia, Lehenengo Sekzioa – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 130/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Blanca Nieves Antoñana Arregui.

Abokatua: Joaquin Pedro Zubillaga Bereciartua.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Errekurritua: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA

Abokatua: Sandra Alonso Fernandez.

Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horren gainean 721/2020 epaia eman zen, 2020-07-21ean. Hau dio epaitzak:

«Ezesten dugu Blanca Nieves Antoñana Arregui andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa 271/2017 prozedura arruntean eman den 137/2018 epaiaren aurka. Horrenbestez, epaia berresten dugu eta errekurtsogileari ezartzen dizkiogu errekurtsoaren kostuak.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, Pzln aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLb-ren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Kasazio-errekurtsoaren oinarritzat hartzen bada, soilik edo beste arrazoi batzuekin batera, autonomia-erkidegoaren zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide berezi propioaren arauak urratu izana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salari egokituko zaio errekurtsoaz arduratzea, baldin eta Autonomia Estatutuak eskumen hori aurreikusten badu (PZLren 478.1.2 artikulua).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-0130-19. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, "Errekurtsoa" 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa jartzeko idazkiarekin batera, gainera, tasa judiziala ordaindu izanaren egiaztagiria (behar bezala balidatua) aurkeztu beharko da, 10/2012 Legean aurreikusitako salbuespen-kasuren bat gertatu ezean.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu».

Auzi-ihesean dagoen Jesus Paramo Iturricha jaunaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 22an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala