Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2020ko abuztuaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3178

AGINDUA, 2020ko uztailaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Fundación Miranda» izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko ekainaren 1ean, eskabide bat sartu zen modu telematikoan Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko «Fundación Miranda» izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketa horiek egitea, 2020ko otsailaren 27an.

Bigarrena.– Eskaerarekin batera, fundazioaren estatutuak aldatzeko eta bateratzeko eskritura publikoa aurkeztu da. Eskritura hori 2020ko maiatzaren 26an egiletsi zen Barakaldoko María Aranzazu Conejo Agraz notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 576).

Eskritura publiko horretan patronatuak 2020ko otsailaren 27an egin zuen bileraren ziurtagiria sartu da, bertan erabaki baitzen fundazioaren estatutuak aldatu behar zirela Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko. Ziurtagiria patronatuko idazkaria den Rafael Carriegas Robledo jaunak egin zuen, Bilbon, 2020ko martxoaren 10ean, eta patronatuko presidentearen oniritzia du.

Hirugarrena.– 2020ko ekainaren 4ko idazkiaren bidez, Fundazioen Erregistroak fundazio horri eskatu zion bidali zuen dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko.

Laugarrena.– 2020ko ekainaren 18an, aurreko eskaeran azaldutako akatsak zuzentze aldera, zuzendutako dokumentazioa jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan.

Bosgarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta ondoren ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusita dago lege-xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen, Lehendakariaren, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorreko 1. apartatuak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

Hirugarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan; horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta, beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea «Fundación Miranda» izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzekoak, agindu honen datarekin; aldaketa horiek egitea 2020ko otsailaren 27an erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak, eta aldaketa bat dator Barakaldoko María Aranzazu Conejo Agraz notarioaren aurrean 2020 maiatzaren 26an egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 576). Eskritura hori, gainera, zuzendu egin zen 2020ko ekainaren 17an Barakaldoko Ángel Nanclares Valle notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bitartez (protokolo zk.: 938).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala