Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2020ko abuztuaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3175

AGINDUA, 2020ko martxoaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Meettok Fundazioa»ren eratzea inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

«Fundación Meettok Fundazioa»ren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko otsailaren 27an, «Fundación Meettok Fundazioa»ren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzako Aholku Batzordeak, 2020ko martxoaren 3an, akta egin zuen, fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasun ekonomikoari dagokienez.

Hirugarrena.– Fundazioaren estatutuen 3. artikuluak ezartzen duenez, «Fundación Meettok Fundazioa»ren xedeak dira literaturaren sustapena eta prestigioa.

Laugarrena.– Estatutuen 4. artikuluan xedatutakoari jarraituz, fundazioaren helbidea hau da: Tejeria kalea 16, Donostia. Batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak fundazioak, hargatik eragotzi gabe Estatuan eta, salbuespenez, nazioartean ere garatzea.

Bosgarrena.– Fundazioaren hasierako zuzkidura erakunde fundatzaileak jarritako liburu-stock bat da; ekarpen hori Ramón María Echeveste Oteguik egin du, eta 31.347,75 euroko balioa du.

Seigarrena.– Estatutuen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, Patronatuak gutxienez hiru kide eta gehienez hamaika zango ditu. Estatutuen 12. artikuluaren arabera, patronatukide-karguak lau urteko iraunaldia izango du.

Eraketaren eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, lehenengo Patronatuak kide hauek izango ditu:

– Lehendakaria: Ramón María Echeveste Otegui.

– Idazkaria: Aritz Gorrotxategi Muxika.

– Bokala: Harkaitz Cano Jauregui.

Izendatutako pertsona guztiek onartu dituzte haien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutu-aldaketaren espedientea agindu bidez ematea. Hala aurreikusita dago hiru dekretu hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Legitimatutako pertsona batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan eskatutakoa, eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Ikusi dira aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-453 erregistro-zenbakiarekin–: Donostiako (Gipuzkoa) «Fundación Meettok Fundazioa»ren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak seigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, Donostiako Guadalupe María Inmaculada Adanez García notarioaren aurrean 2020ko urtarrilaren 15ean sinatutako eskritura publikoan xedatu bezala (73. protokolo-zenbakia).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 16a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala