Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2020ko abuztuaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3171

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Beatriz Arteta Ruiz andreak gainditu egin duela 2019ko urriaren 28ko ebazpenak (2019ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Zelulen Biologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Beatriz Arteta Ruiz andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: **64**70*. Kodea: AGC8L1-D00077-12. Jakintza arloa: Zelulen Biologia. Saila: Zelulen Biologia eta Histologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskara/gaztelania/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Zelulen Biologia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko uztailaren 23a.

Errektorea.
EE (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala