
152. zk., 2020ko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3153
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 367/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 367/2018.
Gaia: neurriak aldatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Aitor Noval Barrena.
Judizio horretan epaia eman da 2020-06-16an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Khalid Lazaar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (Pzl).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Errekurritzeko adierazitako epea beste hogei egun baliodun luzatuko da, kasu honetan aplika daitekeelako Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ri aurre egiteko prozesu- eta antolamendu-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuko lehenengo paragrafoan aurreikusitakoa.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Tolosa, 2020ko ekainaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS