
149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3084
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 97/2020 prozedura laburtuan interesdun direnak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
97/2020 prozedura laburtua, 2019ko apirilaren 5eko Ebazpenaren bidez deitutako (apirilaren 15eko EHAA, 73. zk.) Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa epaimahai kalifikatzailearen 2019ko azaroaren 5eko Erabakia da, hautaketa-prozeduran plaza lortu zuten pertsona hautatuen zerrenda argitaratu zuena.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun diren pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2020ko uztailaren 14a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
RSS