Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3083

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 236/2020 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 236/2020 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak emandako 2020ko otsailaren 4ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten baita 2019ko abenduaren 4ko ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek errekurtsogilea hautaketa-prozeduratik kanpo geratzea deklaratu zuen.

Espediente-zenbakia: PCA 116/2020-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko uztailaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala