Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3081

IRAGARKIA, zeinaren bidez publiko egiten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenean adierazitakoa.

Osasun Saileko Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearen 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez erabaki zen Servicio Asistido Médico Urgente, S.L, Transporte Sanitario Bizkaia, S.L eta Ambubask, S.A entitateei kontratatzeko debekua ezartzeko prozedura iraungi dela deklaratzea eta jarduketak artxibatzeko agintzea.

Iraungitze-deklarazio horrek ondoriorik gabe uzten ditu Euskadiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan inskribatuta dauden kontratatzeko debekuak, aipatutako hiru enpresei dagokienez.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 9a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.


Azterketa dokumentala