
149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3079
IRAGARKIA, 2020ko uztailaren 13koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairu erregimeneko etxebizitzaren arloan COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko dirulaguntzen prozeduraren espedientea zuzentzeko errekerimenduei eta ebazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:
– Gamarrako Atea kalea 1-A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.
Donostia, 2020ko uztailaren 13a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.
RSS