
149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3067
EDIKTUA, ukaitzaren/edukitzaren babes sumarioari buruzko 324/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 324/2019 hitzezko judizioa; ukaitzaren edo edukitzaren babes sumarioa.
Gaia: hitzezko judizioa; ukaitzaren edo edukitzaren babes sumarioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Miguel Angel Oteiza Iso.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-27an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Laura Lopez Romo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bergara, 2020ko uztailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS