Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3065

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, irudi-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2020ko otsailaren 10ean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 29ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2020. urtean irudi-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zen.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradunei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 29ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta guztien onuradunak argitara ematea. Ebazpenari atxikitako eranskinean dago zerrenda.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala