Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3056

93/2020 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da; zehazki, dekretu hauen bidez: 167/2011 Dekretua, uztailaren 19koa, eta 113/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunei buruzkoak biak.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Aldaketa horren barruan, «Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunentzako Hitzarmen Kolektiboa»ren barruan dauden langile lan-kontratudunen lanpostu batzuen sorrera eta aldaketak sartzen dira, hain zuzen ere sukaldarien plazenak (3461 kodea); zehazki, hiru lanpostu sortzen dira, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salak emandako epaiak betetzeko:

– CEIP Zipiriñe HLHI (Sopela – Bizkaia) destinoko zentroan, 2018ko martxoaren 27an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salak emandako 655/2018 epaia betetzeko, zeinak partzialki baiesten baitu erregutze-errekurtsoa, 2017ko abenduaren 14an Bilboko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 237/2017 prozeduran emandako epaiaren kontrakoa.

– CEIP Concha HLHI (Karrantza – Bizkaia) destinoko zentroan, 2019ko maiatzaren 7an EAEkoJustizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salak emandako 845/2019 epaia betetzeko, zeinak erregutze-errekurtsoa ezesten baitu, 2019ko otsailaren 4an Bilboko Lan Arloko 10 zenbakiko Epaitegiak 430/2018 prozeduran emandako 36/2019 epaiaren kontrakoa.

– CEIP Mendia HLHI (Balmaseda – Bizkaia) destinoko zentroan, 2018ko martxoaren 6an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salak emandako 501/2018 epaia betetzeko, zeinak erregutze-errekurtsoa ezesten baitu, 2017ko abenduaren 1ean Bilboko Lan Arloko 8 zenbakiko Epaitegiak 283/2017 prozeduran emandako 362/2017 epaiaren kontrakoa.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek 2020ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala