Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3055

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 16koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratu den Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2020ko uztailaren 15ean emandako Ebazpena, Ertzaintzaren Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta Musika Bandari atxikita merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez betetzekoak diren zenbait lanpostu behin betiko hornitzeko prozeduran onartutakoen zerrenda onartzen duena (C198).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez onartu eta argitaratu egin zen Ertzaintzaren Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta Musika Bandari atxikita merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez betetzekoak diren lanpostuak hornitzeko deialdia. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatutakoak, emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2020ko uztailaren 16an Segurtasun Sailaren Gurenet atarian argitaratu dela 2020ko uztailaren 15eko Ebazpena, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Ertzaintzaren Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta Musika Bandari atxikita merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez betetzekoak diren zenbait lanpostu behin betiko hornitzeko prozeduran onartutakoen zerrenda onartzen duena (C198).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 16a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala