Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2020ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3047

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 16koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Lehiatu Sustapena Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. Programa horretan, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira.

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira. Bada, dekretu horren 12. artikuluko 2. paragrafoan ezartzen denez, «Proiektuak balioesteko, Balioespen Batzorde bat eratuko da, hiru kide izango dituena. Hirurek bokal gisa jardungo dute, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen sailekoak izango dira, eta haietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi bokalak, berriz, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira, eta nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako titularrak emandako ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan adieraziko da nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua.

Kontuan hartu da 2020ko ekitaldirako aipatutako laguntzen deialdia egiten dela Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 7ko Aginduaren bidez. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuan araututako laguntzen deialdia egiten da 2020ko ekitaldirako (179/2014 Dekretua, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa). «Lehiatu Sustapena programa».

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 7ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak sustatzeko – Lehiatu Sustapena Programa – laguntzei buruzko irailaren 23ko 179/2014 Dekretuan araututako laguntzen 2020ko ekitaldirako deialdia egiteko, 2020ko ekitaldirako deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kide izendatzea honako hauek. Batzorde horrek egingo du dagokion ebazpen-proposamena.

Batzordeburua:

– Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Elisa Torre-Enciso Enciso, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

– Nora Beltrán de Otalora Errasti, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 16a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala