Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2020ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
3037

IRAGARKIA, Basauriko udalerriko zarata-maparen eguneratzea jendaurrean jartzeko epe berriari buruzkoa.

Basauriko udalerriko zarata-maparen eguneratzeari hasierako onespena ematea ezarri zuen otsailaren 26ko 628/2020 Alkatetza Dekretuak. Hala egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan oinarrituta.

Ordea, Basauriko udalerriko zarata-maparen eguneratze hura jendaurrean jartzeko epea etenda geratu zen, COVID-19aren ondoriozko alarma-egoera tarteko.

Alarma-egoera amaituta, eta interesdun guztiek prozeduran parte hartzeko aukera izan dezaten, aipatutako dokumentua jendaurrean jartzeko epe berria zabalduko da. Epe hori hasiko da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken aldiz jartzen den dataren biharamunean, eta 2020ko irailaren 15ean amaituko da.

Tarte horretan zehar, beraz, aukera egongo da zarata-mapa Lurralde Politika eta Kontratazio Arloko udal bulegoetan aztertzeko (08:30-13:30 bitarteko ordutegian) eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Dokumentua udal webgunean ere egongo da eskuragarri.

Basauri, 2020ko uztailaren 8a.

Alkatea,

ASIER IRAGORRI BASAGUREN.


Azterketa dokumentala