Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2020ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3036

IRAGARKIA, Cofradía de Pescadores San Pedrok lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea jendaurrean jartzeko.

Espedientearen kodea: VTM-B-2020-0005.

Eskatzailea: San Pedro arrantzaleen kofradia.

Jarduera: arrantza.

Jardueraren kokapena: Venancio Nardiz kaia z.g., Bermeo (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Kantauri itsasoa.

Isurketa gunea:

UTM (ETRS89) koordenatuak: X= 522.865 Y= 4.807.534.

Isuri-mota eta bolumena: hozte urak (312.000 m3/urtean).

Hori guztia ematen da argitara hogei (20) eguneko epean, guztiek jakin dezaten, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak, eskatutako izurketak kaltetutakoek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko kantauriar arroen bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua – Bizkaia Plaza Eraikina, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea ikusgai izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2020ko uztailaren 13a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala