Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2020ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3034

IRAGARKIA, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziarena, zeinaren bidez jakinarazten baita kirolari baten federazio-lizentzia eteteko erabakia.

Interesdunari (AIZ: Y0531023J) bi aldiz jakinarazten saiatu arren, ez du ondoriorik izan. Beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako jakinarazpen-bidea erabiliko da.

Jakinarazten da interesdunaren eskura dagoela 2020ko otsailaren 25ean hartutako erabakiaren testu osoa –kirol-lehiaketa batean parte hartu ostean eginiko dopin-kontrolaren ondoriozko prozedura–, bai eta espedientean jasotako dokumentu guztiak ere, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziaren egoitzan (Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza), Faduran (Makaletako etorbidea z/g, 48993 Getxo – Bizkaia).

Erreferentziako espedientea: 2/D/2020.

Interesduna: Y0531023J zenbakiko AIZ duena.

Ebazpena: kirolariaren federazio-lizentzia eteteko erabakia jakinaraztea.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 15a.

Instrukzio-egilea,

JON REDONDO LERTXUNDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala