Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2020ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3027

IRAGARKIA, 2020ko uztailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zenbait itzulketa-prozeduraren hasiera jakinarazten baita (Kontratazio-konpromisodun prestakuntzaren 2018ko deialdia).

2020ko ekainaren 3an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erabaki du 2018/SUBAF/007720 espedientearen dirulaguntza itzultzeko prozedurari hasiera ematea. Dirulaguntza hori Lanbideko zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez onartu zen, langabeei zuzendutako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2018ko deialdian, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2018-06-20ko EHAA).

Ezinezkoa izan da itzulketa-prozedura hasteko erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunari itzulketa-prozedurari hasiera emateko erabakia jakinarazten zaio, eta ohartarazi 10 egun balioduneko epea duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, amaiera emango zaio prozedurari, ebazpen baten bidez. Gainera, ez-betetzeren bat egin dela ikusiz gero, jasotako zenbatekoak itzuli beharra ezarriko da ebazpen horretan.

Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela 2018/SUBAF/007720 espedientearen itzulketa-prozedurari hasiera emateko erabakiaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala