
146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3009
IRAGARKIA, 22/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
María Ángeles Amaya Rentería Ibáñez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat –zehazki, 22/2020 Prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa– jarri du Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. zenbakiko Epaitegian, hauen aurka: Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 5/2020 Ebazpena, zeinaren bidez ezesten baita behin-behineko estatutupeko langile-izendapena bertan behera uztearen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 178/2020 Ebazpena, zeinaren bidez ezesten baita 2019ko irailaren 26an Osasun Mentaleko Sareko Erizain-laguntzailea lanpostuan estatutupeko izendapen bat amaitu izanaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 10a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS