
146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3008
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariarena, B motako joko-salon batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onestuak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen B48414122ek egin duen eskaera fidantza bueltatzeko, 2017ko abenduaren 15ean F201700780 zenbakiz erregistratu zena B motako joko aretoa moduan, zertarako eta bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia-San Sebastián kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 17a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
RSS