Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3000

EDIKTUA, 1093/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1093/2019 hitzezko judizioa. Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da 2020-02-17an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Patricio Antonio La Paz Gonzalez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (Pzl) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

53/2020 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hogeiko otsailaren hamazazpia.

Demandatzailea: Jesus Ismael Cortazar Bolinaga.

Abokatua: Jose Rojo Tudela.

Prokuradorea: Jesus Martin Arrieta Vierna.

Demandatua: Patricio Antonio La Paz Gonzalez eta Yolanda Valle Sedano.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: errentamenduen gaineko hitzezkoa judizioa.

Ikusi dira 1093/2019 hitzezko judizioaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira auto hauek, Jesús Ismael Cortazar Bolinagak eskatuta, Arrieta prokuradoreak ordezkatuta eta Rojo letraduak lagunduta, Patricio Antonio La Paz González jaunaren eta auzi-ihesean den Yolanda Valle Sedano andrearen aurka.

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratu den hitzezko judizioaren demanda. Arrieta prokuradoreak aurkeztu zuen demanda, Jesús Ismael Cortazar Bolinagaren ordezkari gisa, eta Rojo letraduak lagunduta, Patricio Antonio La Paz González jaunaren eta auzi-ihesean den Yolanda Valle Sedano andrearen aurka. Horrenbestez:

Patricio Antonio La Paz González eta Yolanda Valle Sedano kondenatzen ditut Jesús Ismael Cortazar Bolinagari 3.827,37 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2019ko urriaren 10etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.

Demandatuari eragin zaizkion kostuak Yolanda Valle Sedano andreari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala