
146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2997
EDIKTUA, 764/2019 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.
Exequatur-prozeduran, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian 764/2019-H prozedura-zenbakiarekin, autoa eman da aurtengo uztailaren seian, zeinaren kopia eskuragarri baitu Cristal Guillermina Ruiz Salazar interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean; ohartarazten zaio, haren aurka, errekurtso hau aurkeztu dezakeela:
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuz (Pzl, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (Pzl, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru kopuru hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (Bjlo, 15. XG).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Cristal Guillermina Ruiz Salazar demandatuari legeak agindutako moduan jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau Bilbon (Bizkaia), 2020ko uztailaren 7an.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS