Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2993

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programaren (Moves programa, 2019. urtea) 1. jardueraren eta 2. jardueraren lineetako bati dagokion finantzaketarako aurrekontu-kreditua agortu dela iragartzen duena.

EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 21eko ebazpen bidez laguntza-programa horren oinarri arautzaileak onartu, deialdia egin eta argitaratu egin ziren. Laguntzen Programaren 3. oinarrian ezartzen da Programa osoa finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen xehetasuna, baita Programaren beraren jarduera bakoitzarena ere.

Aipatutako laguntzen programaren 3. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, «Deialdi honen indarraldia bukatzeko hilabetea falta denean, jarduera baterako esleitutako kontu-sailen bat agortu ez bada, eta beste batean erreserba-zerrenda badago, aurrekontua berriz esleitu ahalko da, erreserba-egoeran leudekeen eskabideak aztertzeko eta balioesteko».

Horregatik, EEE zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 13ko eta 17ko ebazpenen bidez, programa horri zegozkion aurrekontu-kredituak berresleitu ziren.

Era berean, lehen adierazitako programaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, «Laguntza hauek era zuzenean emango dira, DLL edo LGSen 22. eta 28. artikuluen arabera, eta DLEO edo RGSen I. tituluaren III. kapituluari jarraikiz. Beraz, aurkezten diren ordena hertsian hartuko dira kontuan eskabideak, funtsak agortu arte. Esleituriko aurrekontua agortuz gero, eta programaren indarraldia bukatu ez baldin bada, eskabideak erregistratzen jarraitu ahalko da, behin-behineko erreserba-zerrendan, eta halakoak sarrera-ordena hertsian hartuko dira kontuan; horretarako, beharrezkoa izango da aurreko laguntza-eskabideetako batzuk ezestea edo errebokatzea eta, hala, aurrekontu-zati bat askatzea edo, bestela, deialdiari aurrekontu gehiago gehitzea. Eskabidea behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez du inoiz inolako eskubiderik sortuko eskatzailearentzat, eskabidea baliozkotzen ez den bitartean».

Horrekin batera, programaren 9. oinarriak ezartzen duenez, «Laguntza-eskabideen ebazpenak segidako konkurrentziako prozedura baten bidez ebatziko dira; hala, eskabideak aztertu eta izapidetuko dira aurkezten diren ordenan, eta behar bezala formalizatu eta osatu ahala eta ordena horretan ebatziko dira. Eskabideak akatsen bat badu eta zuzendu behar bada, aurkezpen-datatzat joko da 7. oinarrian ezarritakoa».

Horri dagokionez, egiaztatu ahal izan da aurrekontua agortu egin zela 1. jardueran (Energia alternatiboekin bultzatutako ibilgailuak erostea), 2019ko azaroaren 18ko 13:23an behar bezala formalizatuta eta osatuta geratu zen eskaerari zegokion espedientearekin, eta laguntza emateko ebazpena 2020ko otsailaren 6an eman zen azkenik.

Bestalde, egiaztatu ahal izan da 2. jarduerako (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea) «Laster edo ultralaster gisa tipifikatu gabeko kategorientzako ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea» linearen aurrekontua agortu egin zela 2019ko abenduaren 12ko 09:58an behar bezala formalizatuta eta osatuta geratu zen eskaerari zegokion espedientearekin eta laguntza emateko ebazpena 2020ko otsailaren 7an eman zen azkenik.

Azaldutakoaren arabera, eta 2019ko aurrekontu-ekitaldirako 1. jarduerari (Energia alternatiboekin bultzatutako ibilgailuak erostea) dagozkion laguntzak emateari bideratutako funtsak agortu direlarik, baita 2. jarduerari (Laster edo ultralaster gisa tipifikatu gabeko kategorientzako ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea) dagozkionak emateari bideratutakoak ere, bi kasuetan ere 2019ko martxoaren 21eko ebazpenean aurreikusitakoak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragartzea, laguntzak emateko dagozkion ebazpenen bidez, 2020ko otsailaren 6koa eta 2020ko otsailaren 12koa, agortuta geratu direla 2019ko ekitaldirako erabilgarri zeuden aurrekontuak, hurrenez hurren 1. jarduerara (Energia alternatiboekin bultzatutako ibilgailuak erostea) eta 2. jarduerara (Laster edo ultralaster gisa tipifikatu gabeko kategorientzako ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea) bideratutako laguntzak emateko, biak ere mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programan (Moves programa, 2019. urtea) bildutakoak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bilbao, 2020ko uztailaren 13a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala