Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2992

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 14koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita enpresaburuen elkarteei eta sindikatuei dirulaguntzak ematea arautzen duen dekretu-proiektua, haiei lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten beren jarduera-eremuetako gaietan.

Lan eta Justizia Sailak dekretu-proiektu bat egin du, enpresaburuen elkarteei eta sindikatuei dirulaguntzak emateko modua arautzen duena, haiei lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak gara ditzaten beren jarduera-eremuetako gaietan, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen aurreikuspenen arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dien izaera orokorreko xedapenen kasuan, entzunaldiaren izapidea egin beharko da, eta, xedapenaren izaerak hala eskatuta, jendaurreko agerraldia ere egin beharko da.

Zentzu horretan, proiektua jendaurrean jartzen da, abenduaren 22ko 8/2003 Legeak, izaera orokorreko xedapenak egiteko prozedurari buruzkoak, bere 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera; horretarako, nahikotzat hartzen da hogei egun balioduneko epea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, eta Lan eta Justizia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuak xedatutakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea enpresaburuen elkarteei eta sindikatuei lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko euren jardueretan berezko zaizkien gaietan prestakuntza planak garatzeko helburuarekin ematen diren dirulaguntzen esleipena arautzen duen Dekretuaren proiektua, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Epealdi horretan, edozein pertsona fisiko edo juridikok, publiko edo pribatuk, kontsultatu dezake Dekretuaren proiektua, Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus), egoki iritzitako alegazioak egite aldera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 14a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala