
146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2990
AGINDUA, 2020ko uztailaren 15ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko apirilaren 21eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideen ebazpena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2020ko dirulaguntzetarako.
Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.; eta, haren huts-zuzenketa, 2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. zk.) arautzen du Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako dirulaguntzak emateko modua. Dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da urteko deialdiaren ebazpena.
Horri jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko apirilaren 21eko Aginduaren babesean aurkeztu diren erakunde eskatzaile onuradunak, lortu duten balorazioa, eta erakunde bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa (agindu horren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2020ko dirulaguntzetarako). Datu horiek guztiak eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 15a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS