
146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (270 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2981
864/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez zuzendari gerente honen ekainaren 1eko 676/2020 Ebazpena zuzentzen den eta Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiologia Zerbitzuko unitate zentraleko koordinatzaile lanposturako deialdia egin den, eta eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzen den.
Barrualde-Galdakaoko ESIaren Gerentziako Zuzendaritzaren ekainaren 1eko 676/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan Erradiologia Zerbitzuko gainbegiralearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen. Deialdi hori 2020ko ekainaren 16ko EHAAn (117 zk.) argitaratu zen, eta akats bat antzeman da deitutako lanpostu funtzionalaren izendapenean, izan ere,Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiologia Zerbitzuko unitate zentraleko koordinatzailea da lanpostu funtzionala. Hori dela eta, behar diren aldaketak egin behar dira eskatutako lanbide-esperientzian eta eskabideak aurkezteko epe berriaren irekieran.
Aurreko guztia ikusita, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Gerentziako Zuzendaritza honek erabaki du deialdi publiko honen zuzenketa iragartzea, izendapen askez eta uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuari, Osakidetza ente publikoko erakunde sanitario integratuei buruzkoari kasu eginez; oinarri hauen argitan
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, eta plaza jabetzan edukitzea dagokion talde profesionalean B1 edo C1.
b) B1 edo C1 lanbide taldeko titulazioaren jabe izatea.
c) Gutxienez, 2 urteko lan-esperientzia B1 edo C1 lanbide taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
Kudeaketa lanpostuetan eta taldeetako arduradun gisa daukan esperientzia.
Kudeaketan eta taldeen lidergoan daukan prestakuntza.
Antolaketarako zein talde-zuzendaritzarako gaitasuna.
Informatika ezagutza erabiltzaile mailan: Excel eta Word.
Osakidetzako Informatika aplikazioen ezagutza.
Lanpostu honetan jarduteko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekiko denez, interesdunek Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46, Galdakao), 15 egun balioduneko epean, deialdiaren zuzenketa hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira; nolanahi ere, ekainaren 1eko 676/2020 Ebazpenean irekitako epean aurkeztutako eskabideak gorde egingo dira.
Interesdunek Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Labeaga auzoa 46, Galdakao) bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako «Curriculum Vitae»arekin batera. Agiriak honela aurkeztu behar dira:
NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua.
Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren kopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak; hori bai, izangaiak egiten duen eskabidean jaso egin beharko du.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta izangaiei jakinaraziko zaie.
Hautagaien balorazioa egin ondoren, proposamena egingo da, dagokion izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, bete gabe uztea proposa dezake, izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, aurkeztu diren hautagaiak adieraziko dira, bai eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartu diren arrazoiak ere.
6.– Hautaketa-prozedura.
Inola ere ezingo dira kontuan hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako ez dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Hautagaien balorazioa egin ondoren, proposamena egingo da, dagokion eginkizunen esleipena formalizatzeko. Batzordeak, txosten arrazoitua egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du, izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2020ko uztailaren 1a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.
RSS