
146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2980
905/2020 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Ángeles Aparicio Gómez andrea Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua-Hautaketa arloa) izendatu duten, izendapen aske bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
568/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua-Hautaketa arloa) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.
Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta M.ª Angeles Aparicio Gomez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua-Hautaketa arloa), Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Angeles Aparicio Gomez andrea izendatzea Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua-Hautaketa arloa), Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko uztailaren 6tik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eustea. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri emango zaie.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko uztailaren 9a.
Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
EE (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
RSS