
146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2979
1133/2020 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Miren Edurne Martinez Ayuso andreari Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko San Inazioko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko dena.
3775/2018 Ebazpenaren bidez, Miren Edurne Martinez Ayuso andrea izendatu zuten San Inazioko Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Edurne Martinez Ayuso andreari San Inazioko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko uztailaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtoko ESIko Pertsonaleko zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2020ko uztailaren 3a.
Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.
RSS