Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
2975

IRAGARKIA, Alokabide SA sozietate publikoak Vitoria-Gasteizen duen lurralde-bulegoa mantentzeko lanen lurraldeko koordinatzaile-lanpostu bat behin-betiko eta beste lanpostu bat aldi baterako betetzeko hautatze-prozedurari buruzkoa.

Eskabideak Campo & Ochandiano webgunearen bidez aurkeztuko dira (https://www.campo-ochandiano.com/) prozesuaren oinarrietan zehaztu bezala, dagokion eskaintzan, abuztuaren 28a, 12:00ak baino lehen.

Egiaztatu beharreko betekizunak:

– Titulazioa: Etxebizitzako arlo teknikoko diplomatura edo titulazio baliokidea edo maila altuagokoa.

– Eskainitako lanpostuaren antzeko lanpostuetan eraikinen mantentze eta zaintzearen kudeaketan gutxienez 2 urteko esperientzia.

– Etxebizitzak eta eraikinak martxan jarri, prestatu, mantendu eta zaintzearen arloko ezagutza zehatzak (prebentziozkoa eta zuzentzailea).

– Araudi Teknikoari buruzko ezagutzak.

– Erabiltzaile mailako ofimatika-ezagutzak izatea.

– B2 euskara maila.

– B1teko gidabaimena.

Baldintzen betetzeari buruzko dokumentazioa posta elektroniko bidez bidali beharko da ondorengo helbidera: alokabide@campo-ochandiano.com

Hautaketa prozedura:

Sistema: oposaketa-lehiaketa.

Informazio osagarria:

– Alokabide SAren web orria (http://www.alokabide.euskadi.net/lan-poltsa/).

– Campo & Ochandiano web orria (https://www.campo-ochandiano.com/).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 13a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

PATRICIA VAL HEVIA.


Azterketa dokumentala