Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2972

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 146/2020 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 146/2020 prozedura laburtua eskatu zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak emandako 2019ko urtarrilaren 24ko ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez, 2018ko maiatzaren 24ko ebazpenaren hamabigarren oinarrian aurreikusitako prestakuntza-ikastaroen hasiera-datak eta kideak ezarri ziren.

Espediente-zenbakia: PCA 108/2020-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian agertu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko uztailaren 9a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala