
145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (329 KB - 9 orri.)
- EPUB (505 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2967
94/2020 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak.
Hainbat dekreturen bidez onartu izan dira, Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioko langileen lanpostu-zerrendak. Hala:
202/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
68/2011 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak.
178/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendak.
179/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostu-zerrendak.
237/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak.
18/2012 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak.
224/2012 Dekretua, urriaren 23koa, zeinaren bidez onartu baitziren Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
16/2015 Dekretua, otsailaren 17koa, zeinaren bidez onartu baitziren Barakaldoko Bulego Judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
29/2018 Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez onartu baitziren Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
Lanpostu-zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
2020ko urtarrilerako hizkuntza-eskakizunaren betekizuna izango duten hainbat lanpostu jasotzen dituzte egungo lanpostu-zerrendek, eta horrek esan nahi du data horretan lanpostu horiek lanpostu berezitu bihurtuko direla, eta lanpostu horiek betetzeko modua lehiaketa espezifikoa izango dela. Horregatik, dekretu honek adierazten du lanpostu horiek lanpostu-zerrendetan izango duten egoera berria.
Hori dela eta, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Dekretu honen eranskinean jasotzen diren lanpostu-zerrenden aldaketak onartzea, dekretu hauen bidez onartuak:
202/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
68/2011 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika eta Tolosako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak.
178/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendak.
179/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostu-zerrendak.
237/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak.
18/2012 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak.
224/2012 Dekretua, urriaren 23koa, zeinaren bidez onartu baitziren Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
16/2015 Dekretua, otsailaren 17koa, zeinaren bidez onartu baitziren Barakaldoko Bulego Judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
29/2018 Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez onartu baitziren Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 21ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS