Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2961

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez argitara eman zen toki-erakundeek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia). Ebazpena 2020ko uztailaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 129. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

Eranskinean, 2020/2587 (21/13) orrialdetik 2020/2587 (21/16) orrialdera, aipatu gabeko entitateak gehitzen dira eta aurrekontuaren banaketaren zenbatekoak zuzentzen dira.

Argiago esanda, eranskinaren ordez, ebazpen honi erantsitako eranskina jartzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala