Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2960

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 14koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2020. urtean zer diru-kopuru eta nori eman zaion, gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko azaroaren 20ko Aginduaren babesean.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2019ko azaroaren 20ko Aginduaren 18.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitaratzea Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko azaroaren 20ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda. Eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 14a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala