Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2957

AGINDUA, 2020ko ekainaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Puerto y Ría de Bilbao / Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa» fundazioaren estatutuen 3. artikuluan eta 22. artikuluko 3. apartatuan egindako aldaketa.

Ikusi eta aztertu da fundazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko urriaren 18an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen «Fundación Puerto y Ría de Bilbao / Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa» fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2019ko urriaren 18an egiletsi baitzen Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2316).

Bigarrena.– Eskritura publiko horrekin batera, Fundazioaren Patronatuko idazkari Juan Carlos Verdeal Pinto jaunak, lehendakariaren oniritzia izanik, 2019ko uztailaren 20an egindako ziurtagiri bat aurkeztu zuen, Patronatuak 2019ko ekainaren 13an egindako bilerarena. Bilera horretan, aho batez onartu zuten Fundazioaren estatutuen 3. artikulua eta 22. artikuluko 3. apartatua aldatzea (fundazioaren helburuei eta bokal hautetsiei buruzkoak).

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2020ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez onartu da fundazio horren estatutuen aldaketa hau, eta espedientearen ebazpen-proposamena egin da, honako hauek kontuan hartuta:

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, «Fundación Puerto y Ría de Bilbao / Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa» fundazioaren estatutuen 3. artikuluan eta 22. artikuluko 3. apartatuan egin den aldaketa (fundazioaren helburuei eta bokal hautetsiei buruzkoa), Fundazioaren Patronatuak 2019ko ekainaren 13an erabakitakoa, betiere 2019ko urriaren 18an Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2316).

Estatutuen 3. artikuluaren aldaketaren ondorioz (fundazioaren helburuak), helburu eguneratuak honako hauek dira:

«3. artikulua.– Fundazioaren helburuak.

Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren helburua da: proiekzio soziokultural eta aisialdi-proiekzio zabala duten interes orokorreko planak eta jarduerak sustatzea eta garatzea, ahalbidetzeko ezagunagoa izan dadila zer-nolako garrantzia duen gaur egun eta zer-nolako garrantzi historikoa izan duen Bilboko Portuak ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren garapenean eta Nerbioi itsasadarreko erriberako udalerrien integrazioan; bai eta portu-sektorearen berrikuntzari loturiko proiektuak eta ekimenak ere sustatzea eta garatzea.

Helburu zabal horien barruan, besteak beste, zerrendatutako jarduera espezifiko hauek garatuko dira, oso zehatzak izan gabe eta hauetara mugatu gabe:

– Bilboko Portuaren ondare historikoa, kulturala eta ekonomikoa ikertzea, kontserbatzea eta zabaltzea Nerbioi itsasadarraren erriberako udalerrietan; horretarako, arlo horretako prestakuntza-jarduerak, lanak eta jarduketak sustatzea, zuzenean edo beste ekimen publiko edo pribatu batzuekiko lankidetzan edo beste eremu batzuetako erakunde eta organismoekiko lankidetzan.

– Portu-sektorearen berrikuntzan, hobekuntza teknologikoan eta lehiakortasunean aurrera egitea ahalbidetzen duten proiektuak, jarduerak, azterlanak, ekimenak edo ikerketak sustatzea edo garatzea, fundazioaren helburu horiek gauzatzeko dirulaguntzak, asistentzia edo finantza-laguntzak ematea barne.

– Dohaintzak eta dirulaguntzak ematea edo baliabideak biltzea fundazioaren helburuen barruko jarduketetarako, erakunde publiko edo pribatuekin egindako lankidetza-hitzarmenen edo esparru-hitzarmenen bidez. Gizarte-, kultura- edo kirol-arloetako jardueretan laguntzea eta babestea.

– Portu-sektoreetan, kongresu eta jardunaldi teknikoak, mintegiak, sektore-topaketak eta prestakuntza-ikastaroak antolatzea. Argitalpenak. Portuko eremuan prestakuntza emateko bekak eta laguntzak ematea.

– Fundazioaren xedeak lortzen lagundu dezakeen beste edozein helburu.

Fundazioak egokitzat jotzen duen moduan gara ditzake bere helburuak, barnean hartuta zerbitzuak ematea eta beste erakunde edo organizazio batzuetan parte hartzea; eta muga bakarrak izango dira fundazio-gutuna, estatutu hauek eta, nolanahi ere, legeak.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 22a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala