Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2956

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 28koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Aubixa Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (egoitza) egindako aldaketa.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskaeraren espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko maiatzaren 25ean jaso zen, modu telematikoan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, Aubixa fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa Eskritura hori 2020ko maiatzaren 20an egiletsi zen Donostiako Fermín Lizarazu Aramayo notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.397).

Bigarrena.– Eskritura publiko horretan patronatuak 2020ko martxoaren 12an egin zuen bileraren ziurtagiria sartu da, bertan aho batez erabaki baitzen fundazioaren egoitza lekuz aldatuko zela. Ziurtagiria fundazioaren patronatuko idazkaria den Martin Auzmendi Ayerbe jaunak egin zuen, 2020ko martxoaren 25ean, eta presidentearen oniritzia du.

Estatutuen aldaketaren bidez, estatutuen 5. artikulua aldatu da, eta fundazioaren egoitza berria Donostiako Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen pasealekuko 10. zenbakian dago.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusita dago lege-xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen, Lehendakariaren, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan; horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta, beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aubixa fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea. Agindu honen datarekin, Fundazioaren Patronatuak 2020ko martxoaren 12an erabakitakoa da aldaketa hori, eta bat dator 2020ko maiatzaren 20an Fermín Lizarazu Aramayo Donostiako notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.397).

Inskripzio horren arabera, fundazioaren egoitza berria honako hau da: Donostiako Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen pasealekuko 10. zenbakia.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 28a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala