Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2953

91/2020 DEKRETUA, uztailaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori zenbaitetan aldatu izan da, horien artean 68/2018 Dekretua, maiatzaren 8koa (EHAA, 2018ko maitzaren 11koa), zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua eta Eustaten lanpostuaren zerrenda onartzen baita.

Gobernu Kontseiluak, 2019ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren Erabakia onartzen du, Administrazio Orokorreko aldizkako langile mugagabe izendatu diren eta Eustaten lan egiten duten langileei buruzkoa. Akordio honek ezartzen duenez, lanpostu-zerrenda aldatu egingo da aldizkako lanpostuak desagertu egingo direla zehazteko eta aldaketa hori Dekretu honen bidez egin zen: 27/2020 Dekretua, martxoaren 3koa (EHAA, 2020ko martxoaren 6koa) zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Bestalde, Eustaten zerbitzuak ematen dituzten aldizkako mugagabe ez-finko deklaratutako langileen deialdia arautzen duen akordioak, 2019ko azaroaren 21ekoak (Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 25ean onartua), lanpostuen zerrenda aldatzea ezartzen du, lanpostu bakoitzerako udalerria zehazteko.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetuta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 14ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala