
145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2952
204/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Leintzeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten den.
AURREKARIAK
Debagoieneko ESIko zuzendari gerentearen otsailaren 14ko 91/2020 Ebazpenaren bidez, Debagoieneko ESIko Leintzeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin da (2020ko martxoaren 13ko EHAA 51. zk).
Deialdian ezarritako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Azaldutakoagatik
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Leintzeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uztea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako intranetean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2020ko uztailaren 1a.
Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea,
LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.
RSS