
145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2951
52/2020 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Administrazioko eta Kudeaketako Sail Nagusia-B plaza bete gabe uzten den Osakidetzako Gorlizko Ospitalean.
30/2020 Ebazpenaren bidez, Administrazioko eta Kudeaketako Sail Nagusia-B lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdia egin zen Osakidetzako Gorlizko Ospitalean.
Aurkeztutako eskaerak Balorazio Batzordeak aztertu ondoren, batzorde horrek betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte. Horiek horrela
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea 30/2020 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Osakidetzako Gorlizko Ospitalean, Administrazioko eta Kudeaketako Sail Nagusia-B lanpostua izendapen aske bidez betetzeko epea irekitzen zuena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako intranetean eta webgune korporatiboan argitaratzeko erabakia hartzea. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2020ko ekainaren 17a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari gerentea,
M.ª CARMEN RODRíGUEZ RODRíGUEZ.
RSS