Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2020ko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2949

335/2020 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Maria Placida Garcia Mota andreak lanpostua uzten duen, berak hala eskatuta, Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko Erakunde Sanitario Integratuko (Laguntza diagnostikoari eta tratamenduari) Erizaintzako Adjuntu gisa.

Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko zuzendari gerentearen irailaren 28ko 1789/2018 Ebazpenaren bidez, Maria Placida Garcia Mota andrea Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko (Laguntza diagnostikoari eta tratamenduari) Erizaintzako Adjuntu izendatu zuten.

Ikusirik ekainaren 26ko 8/1997 Legea Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, hots, Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Gerentzia honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maria Placida Garcia Mota andreak, berak hala eskatuta Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko (Laguntza diagnostikoari eta tratamenduari) Erizaintzako Adjuntuaren lanpostua uztea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu: 2020ko martxoaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Barakaldo, 2020ko otsailaren 25a.

Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala