Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2925

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2019. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen VII. lehiaketaren saria esleitu gabe uzteko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko urriaren 2ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2019. urterako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen VII. lehiaketarako (urriaren 21eko EHAA, 200. zenbakia).

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.

Halaber, laugarren oinarriaren 2. atalaren arabera, Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxienezko puntuetara heltzen, saria eman gabe gera daiteke.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen VII. Lehiaketaren saria esleitu gabe uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea ikerketa-lanen egileei lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala