Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2910

EDIKTUA, 681/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lan-Arloko 1 zenbakiko Epaitegia- Lan-Arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Epaiketa: prozedura arrunta 681/2019.

Demandatzailea: Jose Javier Egibar Esnaola.

Abokatua.Juan Jose Reparaz Valls

Prokuradorea: Maria del Carmen Coello Lopez.

Demandatua: Jose Antonio Eizmendi Echeverria.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu epaiketan 2020ko ekainaren 10ean epaia eman zen eta honakoa da.

EPAITZA

Baietsi egiten da Coello López prokuradoreak José Javier Egibar Esnaola jaunaren izenean eta haren ordez sustatutako judizio arrunterako demanda, Jose Antonio Eizmendi Echeberria jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzailea honako hauek ordaintzera kondenatzen da: 21.868,15 euroko printzipala, sortutako interesak eta ope legis sortzen jarraitzea, abenduaren 29ko 3/2004 Legeak, Merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituenak, xedatutakoaren arabera.

Alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako probintzia auzitegiaren aurrean apelazio-errekurtsoa jarrita (Prozedura Zibilaren Legaren 455. artikulua). Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, aurkaratzearen oinarri diren alegazioak aurkeztuz, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia aipatuz (Prozedura zibilaren legearen 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua eratzea, eta baldintza hori bete ezean ez da izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2196000000068119. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtso» bat dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzeko betebeharrik ez dute aipatutako xedapenean salbuetsita daudenek, ezta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortuta dutenek ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Antonio Eizmendi Echeverria demandatuaren egungo bizitokiaren berri jakiterik ez dugunez, eta 1/2000 Legearen, Prozedura Zibilaren Legearen, 497.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen honen jakinarazpena ediktu bidez Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da. Demandatu auzi-iheslariak ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa jar dezake hogei egun Balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuratu dezake interesdunak epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Donostia, 2020ko uztailaren 2a.

Justizia Administrazioko Letradua.


Azterketa dokumentala