Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2897

841/2020 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita, erakunde horretan, Isidoro García Sánchez jauna, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Osasun Ataleko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

AURREKARIAK

1.– Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen irailaren 10eko 1139/2019 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakaoko ESIan Kirurgia ortopedikoko eta traumatologiko osasun ataleko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Ebazpena hori EHAAn (2020ko urtarrilak 9), BOEn (2020ko urtarrilak 8) eta Osakidetzaren webgunean argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea izan zuen eskaera aurkezteko, 2020ko urtarrilaren 29an amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren webgunean onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2020ko otsailaren 19a), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira, dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, balorazio batzordeko kideek izendapena eta kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena Osakidetzako webgunean argitaratu ziren 2020ko otsailaren 25ean. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiei aipatu deialdia.

6.– Kudeaketako memoria-proiektuak jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratuta (2020ko ekainaren 24an), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2020ko ekainaren 24an); eta Isidoro García Sánchez jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako osasun ataleko buru, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen irailaren 10eko 1138/2019 Ebazpenaren 7. oinarriak ezartzen du Kudeaketa Zuzendaritza ebazpen bat emango duela, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. Atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Isidoro García Sánchez jauna Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako osasun ataleko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko uztailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonik, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-arrazoiak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2020ko ekainaren 24a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala