Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2894

EDIKTUA, 2020ko uztailaren 2koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 12019 zehapen-ebazpena (kodea: 12019).

Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan, eta beherago zehaztutako datuak emanez:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2019012000289.

Identifikazioa: 020920.

Zenbatekoa: 2.046 euro.

Ordaintzeko azken eguna: 2020-09-02.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 2a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala