Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2892

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira egon daitezkeen interesdunak, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 3 Epaitegian ager daitezen, Ertzaintzako Ianpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2019ko abenduaren 20ko Aginduaren aurkako 73/2020 prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Ertzaintzaren Lanbide Sindikatuak jarritakoa –SiPE–.

Espediente-zenbakia: PCA-103/2020-X (SIN-CON-086/2019-X).

Ertzaintzaren Lanbide Sindikatuak –SiPE– Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Ertzaintzako Ianpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2019ko abenduaren 20ko Aginduaren aurka, zeina 73/2020 prozedura arruntean bideratzen ari baita Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 3 Epaitegian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betetzeko, hirugarren interesdun oro epatzen da, eta jakinarazi aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 7a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala