Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2890

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 24ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez ezesten dira Segurtasuneko sailburuordearen 2018ko uztailaren 10eko Ebazpenaren eta 2019ko otsailaren 28ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

608X18ED016 (REC-DIS-019/2019-XVI) espedientean emandako agindu hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitaratzen da interesdunari eginiko banakako jakinarazpentzat har dadin. Bide batez, honako honetaz ohartarazten zaio:

1.– Administrazio bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal du bere helbideari dagokion barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Halaber, aipatutako epean, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu, espedientearen zenbakia adierazita.

Horretarako, honako helbide honetara jo beharko du: Segurtasun Sailburuordetzaren Koordinazio Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 6a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala