
142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2889
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-13-2020 zehapen-espedienteko instrukzio-egilearen 2020ko ekainaren 8ko ebazpen proposamena.
Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinarazi, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horren arabera, jakinarazten da 2020ko ekainaren 8an SAN-01A001-13-2020 zehapen-espedienteko ebazpen-proposamena eman zaiola 72740919S sozietateari, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.a artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak 15 eguneko epean Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Vitoria-Gasteizko bulegora (Santiago etorbidea 11) bertaratu ahal izango dira ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 2a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.
RSS